belarmin
iz. Bot. Gentianaceae familiako landarea, bost hostotako lore arrosak edo zuriak dituena (Erytraea centaurium). Sukarraren eta gai kutsakorren kontrako sendagai gisa erabiltzen da eta digestioa errazten du. Europan hazten da, leku hezeetan. Kiro zentauroak aurkitu eta bere zauriak sendatzeko erabili zuela dio Greziako mitologiak.