Bela, Jacques de
Zuberoako legegizona eta idazlea (Maule ?, 1586 - 1667). Tolosan Zuzenbide ikasketak egin ondoren, oztopo handiak gainditu behar izan zituen Lextarreko Gorteko legegizon izateko, kalbinista izateagatik. Geroago, ordea, bere baitara bildu eta erlijioan aurkitu zuen bizi neurria. Idazle ugaria; euskal hiztegia eta gramatika idatzi zituen, zoritxarrez galdu direnak. Bi eskuizkribu luze utzi zituen, frantsesez idatziak: Tablettes delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak erabili zituen, entziklopedia gisa aurkeztuak. Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko komentario luzea idatzi zuen. Hauez gainera, Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, eta euskal esaera zahar sorta bat bildu ere bai. Jacques de Belaren lana ez da ondo ezagutzen eta argitaragabea da oraino. Jeanne-Philippe de Bela zaldun eta idazle zuberotarraren birraitona izan zen Jacques.
- bekozko
- bektore
- bekulari
- bel canto
- bel
- Bela, Jacques de
- Bela, Jeanne-Philippe de
- bela-
- bela
- Belabartze
- belabeltz