Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beisbol

iz. Kirol. Bederatzi lagunez osatutako bi talderen artean jokatzen den pilota jokoa, pilota gogor bat eta bate izeneko makila sendo batekin. Estatu Batuetan asmatu zen, eta bertan jokatzen da beste inon baino gehiago. Honako hauek dira talde bakoitzean jolasten duten jokalariak: pitcher-a (catcher-ari pilota jaurtitzen diona); catcher-a; lehen basea, bigarren basea, hirugarren basea, shortstop izenekoa eta hiru zelaizain (eskuinekoa, erdikoa eta ezkerrekoa). Erronbo (diamante) itxura du beisbol zelaiak.