Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bednorz, Johannes Georg

Fisikari alemaniarra (Neuenkirchen, 1950). Münsterko Unibertsitatean ikasi zuen. 1982an, IBM etxeak Zurichen duen laborategian hasi zen lanean, Karl Müller fisikariaren zuzendaritzapean doktoregoa egiteko, eta -238º C-ko tenperaturan supereroale den oxido bat sintetizatu zuten biek elkarlanean. 1987an Bednorzek Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Karl Müllerrekin batera, supereroaleak diren gai zeramikoei buruzko ikerketengatik.