Lapurtar olerkaria (Ainhoa, 1847 - Bidarte, 1911). Apaiz ikasketak Larresoroko seminarioan egin zituen. 1897. urtean sari bat jaso zuen Santsin izeneko olerkiagatik. Lau urte geroago erlijiozko kantu zoragarri bat moldatu zuen Flement abadearen eta Bordes musika adituaren aginduz.