Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beauvais

Frantzia iparraldeko prefetura hiria, Thérain ibaiaren ertzean. 56.725 biztanle. Apezpikutegia. Saint-Pierre katedral gotikoa (XIII-XIV m.). Saint-Étienne eliza (erromanikoa eta gotikoa). Garrantzi handiko industriagunea: ehun langintza, kimika eta janari industria. Zentral termikoa. Aireportua.  v  Historia. Galiarren hiria eta hiri erromatarra izan zen Beauvais (lat. Caesaromagnus, lehen Belgikan). 1664an, Colbert ministroak bertan eratu zuen Frantziako Tapiz Ola Nagusia.