baztanga
iz. Med. Nafarreria; gaitz kutsakorra. Birus batek sortzen du, eta izurri bihurtu ohi da. Sukarra eta azaleko pikorrak izaten dira baztangak jotako gaixoaren ezaugarriak. Behin besterik ez da harrapatzen, normalean. Edward Jenner-ek aurkitu zuen baztangaren aurkako txertoa, XVIII. mendean. 1979tik desagertutzat hartzen da gaixotasun hau. || Baztanga beltza. Baztanga eroa: baztangaren antzeko eritasun arina. v Maskuri baztanga. Oso pikor txiki eta ugariak dituena. v Baztanga arina. Pikor gutxi eta sakabanatuak sortzen ditu; ez da oso larria.