Bayer, Herbert
Austriako pintore eta arkitektoa (Haag, Austria Garaia, 1900 - Santa Barbara, 1985). Linzen egin zituen lehen ikasketak, ondoren Weimarrera joan zen eta Kandinskyren ikaslea izan zen. AEBetara aldatu zen, ondoren. Bere lanetan pintura higikunde askoren eragina nabari da, superrealismoarena, abstrakzio geometrikoarena eta abarrena. Harvardeko unibertsitaterako eta Aspengo Giza Zientzien instituturako grafitiak eta muralak egin zituen; collageak eta argazkiko muntaketak ere egin izan zituen.