Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bateson, Gregory

Estatubatuar antropologoa (Cambridge, Britainia Handia, 1904 - San Francisco, 1980). Giza kulturen arteko komunikazio fenomenoen garrantzia nabarmendu du. Papua Ginea Berrian egon zen lehenbizi eta Balin ondoren 1927-1939 urteen bitartean, Margaret Mead bere emaztearekin, latmmuls tribua aztertzen; azterketa haietan oinarrituta azaldu zuen komunikazio jarduerak egituratzen dituela gizarte loturak. 1940ko hamarraldian lan handia egin zuen zibernetikaren sorreran Norbert Wienerrekin batera. Gizakiaren komunikazioa aztertu zuen alderdi desberdinetatik, umorea, buruko eritasunak, alkoholismoa, familiako liskarrak eta abar oinarri harturik. Bestalde, animalien komunikazioa eta ekologia ere aztertu ditu. "Eragozpen bikoitzaren" teoria asmatu zuen; teoria horrek komunikazioaren alderdi paradoxikoen garrantzia nabarmentzen du, batez ere, gizaki bat aldi berean elkarren aurrez aurreko jokaerak hartzera bultzatzen duten alderdiena.