Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

batak

iz. Sumatra iparraldeko Indonesiako herria, Toba aintziraren inguruan bizi dena. 1.300.000 lagun dira guztira. Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, hizkuntza malaysiar-polinesiarren familiakoa da.