Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bataille, Georges

Frantses idazlea (Billon, Puy-de-Dôme, 1897 - Paris, 1962). Katolizismora bihurtua, marxismora gero, soziologiak eta psikoanalisiak erakarri zuten, eta Ekialde Urruneko mistikoengandik aszesi teknikak hartu zituen. Arauak hautsi beharrean oinarritu zuen gizarte eta historiari buruzko ikusmoldea (Lascaux, ou la Naissance de l’art, 1955), baita bere esperientzia mistikoa eta literaturaren ikusmoldea ere (La Littérature et le mal, 1957). Aurreiritzi moral, erlijiozko edo mistiko oro ukatzen duen esperientziaren berri ematen du Somme athéologique trilogian: L’Expérience intérieur (1943); Le Coupable (1944); Sur Nietzsche (1945). Erotismoaren alorrean, azken muturreraino joan nahi izan zuen, atsegina nazkarekin bat egiterainoko moduan: Anus solaire (1927); Histoire de l’oeil (1928); Madame Edwarda (1937); Alleluiah (1947).