Basawan
Indiako pintorea. XVI. mendean bizi izan zen. Humayun enperadoreak (1530-1556) sortu eta honen seme Akbarrek (1556-1605) jarraia eman zion eskolakoa eta Persiako Abd al-Samad pintorearen ikaslea. Bere lanetan nabari da ondo ezagutzen zituela pinturako ereduak; perspektibak moldatzen trebea zen oso, Europako obrak ezagutzen zituela seinale. Errealismo handiko pertsonaiak pintatzen zituen, argazkiak ziruditenak ia. Kolore biziak erabili ohi zituen. Ehunen bat lanetan agertzen da bere sinadura; horietako asko olerkiak ilustratzeko eginak dira.