Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basauri

Bizkaiko udalerria (Hego Uribe). Mugak: iparrean eta mendebalean Bilbo, ekialdean Zaratamo, Galdakao eta Etxabarri, eta hegoaldean Arrigorriaga. Altuera 80 m. 7,16 km2. 1997ko datuen arabera, 48.761 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (basauriarrak). Biztanleria kanpotik etorririko jendeak osatzen du hein handi batean. Azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz, nabarmen egin du behera Basaurik biztanleriari dagokionez. Euskara, bizkaiera; hizkuntza banaketa 1996an: 7.401 euskaldun, 9.521 ia euskaldun eta 30.899 erdaldun. Bilbo handiaren barnean dago. Auzoak: Arizgoiti, Elexalde eta Urbi. Nerbioi ibaiak erdibitzen du udalerria. Langile kopuru handi batek zerbitzuetan lan egiten badu ere, industria herria da, batez ere (burdingintza, industria kimikoa, eraikuntza eta metal industria).  v  Historia. Uribeko merindadeko elizatea, Basaurik, Galdakao, Arrigorriaga, Bedia eta Zaratamo herriekin batera, Bilbo hiriaren eragin zuzena izan zuen hiri hori sortu zenez geroztik (XIV). Ez zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritzarik izan 1858. urtera arte. Industriaren hedapenaren ondorioz (XIX-XX) ikaragarri hazi zen bertako biztanleria.