Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basalto

iz. Kim. Sumendietako harri beltz edo berdaxka, oso gogorra, laba trinkotu eta sendotzean eratzen dena. Feldespatoa eta piroxenoa dira harri honen osagai nagusiak. Burdina ere badu; horregatik, eguratsaren eraginez, kolore gorrixka hartzen du zenbaitetan. Basalto harriak poroak izaten ditu batzuetan; poroak laba gogortzean bertan zeuden aire burbuiletatik sortuak dira eta sarritan hutsune horiek bestelako mineralez betetzen dira. Basalto harriak egitura prismatikoa izaten du eta zutabe handietan azaltzen da. Ikusgarriak dira basaltozko pilareak, Irlandako «Erraldoien Estrata» eta Hebridetako «Fingalgo Haitzuloa» izenekoak adibidez.