Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basakatu

iz. Zool. Basoan hazi eta bizi den katua, buztan-lodia eta etxeko katua baino askoz handiagoa eta indartsuagoa (Felis sylvestris). 75-85 cm izaten da luzeran; isatsak beste 35 cm inguru izaten ditu. 35-40 cm-ko garaiera izan dezake. 8-9 kg-rainoko pisua har dezake. Ile leuna izaten du, kolorez arrea, zerrenda ilunagoekin. Europako eta Asiako mendebaleko basoetan bizi da. Bakarrik bizi izaten da. Oso trebea da zuhaitzetara igotzen, eta hegaztiak eta ugaztun txikiak janez elikatzen da. Euskal Herrian, behinola ugari bazen ere, gaur egun oso gutxi geratzen dira.