Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basajaun

iz. Euskal mitologiako gizakia, oihanetako jaun basatia.  v  Adats luzeak belaunetatik behera erortzen zaizkio aurretik, aurpegia, bularra eta sabela estaliz. Artaldeen babeslea da; oihu egiten du ekaitza datorrenean, azienda eraman dezaten. Basajauna eskortan edo inguruan aurkitzen denean, otsoaren beldurrik ez da. Ardiek inguruan dabilela iragartzen dute, zintzarriei eraginez: artzainak lasai etzan daitezke, bai baitakite gau edo egun horretan otsoa, artaldearen etsai handia, ez dela agertuko.  v  Zenbaitetan izaki gaizto beldurgarri gisa irudikatu izan da, indar izugarri eta aparteko baten jabe. Beste batzuetan, basajaun lehen nekazari gisa ageri da: gizonek laboreen hazkuntza harengandik ikasi omen zuten. Beste zenbaitetan, oraino, lehen errementari edo lehen errotaria da: gizonak berari ebatsi omen zizkion zerra eta errota ardatzaren sekretua, baita metalak soldatzeko modua ere.