Barshal, Rudolf
Biolin-jotzaile eta orkestra zuzendari errusiarra (Labinskaia, 1924). Moskuko Kontserbatorioan biolina eta biola jotzen ikasi zuen. Hasieran ganbera musika landu zuen, hamar urtez, eta 1955ean orkestrak zuzentzen hasi zen. Moskuko Orkestra Klasikoa sortu zuen, eta oso errepertorio zabala landu zuen bere musikari bikainekin: Europako barrokoa (garai hartan ia ezezaguna Sobiet Batasunean), musikagile gazteen obrak (Prokofiev eta Shostakovitx, besteak beste) eta musika klasiko zein erromantikoa. Aipagarriak dira David Oistrach biolin-jotzailearekin batera egin zituen bi grabazio: Mozarten Sinfonia Kontzertantea eta Berliozen Harold Italian. 1977an Israelera aldatu zen eta hango herritartasuna hartu zuen. 1982an Ingalaterrara joan zen, Bornemouth Sinfonietta orkestraren zuzendari. 1985az geroztik, Vancouverko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria ere bada.