Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barrika

Bizkaiko udalerria (Uribe Kosta), itsasertzean dagoena. Mugak: ipar-mendebalean Kantauri itsasoa, ekialdean Nerbioi ibaia eta Plentzia, eta hegoaldean Sopela eta Urduliz. Altuera 100 m. 7,36 km2. 1997ko datuen arabera, 1.076 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (barrikoztarrak). Auzoak: Elexalde eta Goierri. Hizkuntza banaketa 1996an: 435 euskaldun, 195 ia euskaldun eta 397 erdaldun. Langile gehienak inguruko herrietako industrietara joan ohi dira.