Barrès, Maurice
Idazle eta politikari frantsesa (Charmes, Vosges, 1862 - Paris, 1923). Haren lehen lanetan —Sous l’oeil des barbares (1888), Un homme libre (1889)— indibidualismo soziala eta morala aldarrikatzen du. Boulanger jeneral nazionalistaren zerrendan aurkezturik, diputatu hautatu zuten (1889). Dreyfus kapitainaren auzian, beronen aurka jarri zen eskuineko lagunekin batean. Alemaniaren aurkako sutsua, mendeku gerra aldarrikatu zuen. Zenbait lan: Le Roman de l’énergie nationale trilogia (1897-1902) [Les Déracinés, L’Appel du soldat, Leurs figures]; Colette Baudoche (1909); La Colline inspirée (1913).
- barrentasun
- barrentze
- barrenu
- barrera
- barrerazain
- Barrès, Maurice
- Barria
- Barricada
- Barrie, James Matthew
- Barrieta
- Barrika