Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barrena Arza, Pernando

Nafar politikaria (Iruñea, 1965). Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, Abertzale Sozialisten Batasuna, eta Batasuneko kidea izan da. Zinegotzi izan da Berriozarreko udalean, eta euskarako eta ingeleseko itzultzailea, Txalaparta argitaletxean. 1998an, Herri Batasuneko Mahai Nazionala atxilotu zutenean, koalizioko zuzendaritza berrirako izendatu zuten, eta handik aurrera Herri Batasuneko —lehendabizi— eta Batasuneko —gero— buruzagi nagusietako bat izan da. Talde horien bozeramale lanak egin ditu askotan. 1999an, Euskal Herritarrok hautes-plataformako legebiltzarkide hautatu zuten Nafarroako Legebiltzarrean. 2003ko eta 2007ko Nafarroako Legebiltzarreko hauteskundeetan ere ordezkaritza lortzen saiatu zen, baina bietan berak ordezkatzen zuen aukera politikoa legez kanporatua izan zen. 2008ko otsailean atxilotu eta espetxean sartu zuten, talde terroristako kide izateaz akusatuta.