Barren
Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1992ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz. Elgoibarren du egoitza eta Elgoibarko Izarra kultura elkarteak argitaratzen du. Astekaria da, 4.000 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 32 orrialde izaten ditu normalean aldizkariak baina gabonetan nahiz Elgoibarko festetan 60 orrialde izatera iristen da. Elgoibarren eta Mendaron banatzen da. Herriko informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.