Barnes, Julian
Idazle ingelesa (Leicester, 1946). Oxfordeko Unibertsitateko Magdalen Collegen ikasi zuen. Lexikografo jardun zuen Oxford English Dictionary hiztegian. New Stateman, Sunday Times, The Observer eta New Yorker egunkarietan lan egin du berriemaile eta zutabe idazle gisa. 1980an lehen eleberria argitaratu zuen, Metrolandia, eta Somerset Maugham saria irabazi zuen. 1982an, berriz Elkar ezagutu aurretik argitaratu zuen, eta 1984an Flauberten loroa. Eleberri horrek ospe handia eman zion eta oso harrera ona izan zuen Frantzian; ingeles batek idatzi eta Medici sari ospetsua irabazi zuen lehen liburua izan zen (1986). Inondik ere, Barnesen obrarik ospetsuena ipuin bilduma bat da, guztiz originala, Munduaren historia bat hamar kapitulu eta erdian (1989). Beste liburu aipagarri batzuk ere idatzi ditu, hala nola Eguzkiari begira (1988), Gaiaz hizketan (1991), Arantzurdea (1992), Maitasuna eta abar (1992), Londresko gutunak (1995), Inglaterra, Inglaterra (1999).