Bari
(edo Bari delle Puglie) Italia hegoaldeko hiria, Itsaso Adriatikoaren ertzean, Apulia herrialdeko hiriburua. 371.022 biztanle (1981). Artzapezpiku egoitza, San Nikolas basilika (XI.-XIII. m.). Industriagune garrantzitsua da: janari industria, petrolio findegia (Stanic) eta petrokimika. Zentral termikoa. v Historia. Antzinako Barium, arabiarrek (841) eta bizantziarrek (875) hartu ondoren, gurutzadetako espedizioen babes-portua izan zen. Hiri oparoa Erdi Aroan (Sforza familia, XIV m.), Napoliko erreinuaren eremu bihurtu zen XVI. mendean (1558).