Bärh, Herman
Austriako idazlea (Linz, 1863 - Munich, 1934). Bere garaiko literatura higikunde handiak ikertu zituen. Naturalismoari, berismoari, sinbolismoari eta espresionismoari buruz idatzi zuen; eleberri psikologikoak (Theater) eta ironiaz beteriko komediak (Das Konzert) ere ondu zituen. Berak idatzitako lan nagusia Zur Kritik der Moderne da.