Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

baranido

izond. Zool. Saurioen azpiordenan, azpiordena honetako mota handienak hartzen dituen narrastien familiako animaliez esaten da. 4 m izan daitezke luze. Bizkar gaineko gandorrik gabeak izaten dira, ezkata biribilduz estaliak; gorputzak halako bi neurtzen duen isatsa dute, mihia luzakorra, azkazal sendoko behatz luzeak eta hanka irmoak. Lehorrean edo uretan bizi daitezke, zuhaitzetan ere bai batzuetan. Barano izenaz ezagutzen dira familia honetako motak. Afrikan, Asia hegoaldean, Insulindian eta Australian bizi dira baranidoak.