Baraiazarra, Luis
Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Meñaka, 1940). Hainbat lan kaleratu ditu. Bakarka argitara eman dituen liburuen artean daude: Euskal Herriaren Historia II (1980), Hitzezko Txirlorak (1985) eta Santiago Onaindia (1909-1997) (1998). Julen Urkizarekin batera itzultzaile gisa jardun du hainbat lanetan, eta Adorez hiztegigintza taldeko kidea da.