Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barabudur

Java uhartearen erdian dagoen eraikuntza, estupa deritzona, Budaren ohorean egina. Neurri ikaragarrietakoa da: 140 m neurtzen baitu estuparen alde bakoitzak, eta 50 m altuerak. Tontor baten gainean egina dago. Zortzi galeria ditu barruan, ardatz bereko jiratan antolatuak; Budaren aurreko bizitzak daude galeria horietako hormetako behe-erliebeetan irudikatuak. Saliendra dinastiako erregeek egin zuten 750 eta 825 urteak bitartean.