Bangalore
Indiako Karnataka estatuko hiriburua, 1534an eraikia. Antzina egurrezko hesiz inguratua zegoen. 1761ean eraiki zuten berriro, harriz orduan. 1911n ekonomia garapen eta biztanle ugaltze handia izan zen. 2.476.400 biztanle ditu gaur egunean, penintsularen hegoaldeko muturraren erdi erdian dagoen hiri moderno honek. Fama, bertan egiten ziren eta diren zeta oihalek eman diote, baina garrantzi handiko industriagune ere bilakatu da orain. Tresneria, hegazkinak, botikak, portzelana, zapatak eta beste hainbat gai egin eta zabaltzen da Bangaloretik. Badu laborantza zientzietako unibersitate bat ere.