Baltasar
Bibliaren arabera (Dan. 5), Babiloniako azken erregea. Gau batez, oturuntza egiten ari zirelarik, Nabukodonosorrek Jerusalemgo elizatik harrapatutako ontzi sakratuak ekarrarazi zituen Baltasarrek. Orduan ikusi zuten esku misteriotsu batek horman idatzitakoa: Mane, Tekel, Peres. Erregeak deiturik, Daniel igarleak adierazi zion hura Jainkoak idatzia zela, laster hil behar zuela eta bere erresuma mediarren eta persiarren artean zatituko zutela. Gau hartan bertan hil zuten Baltasar eta Dario mediarra erregetzaz jabetu zen.