Balparda Las Herrerías, Gregorio
Bizkaiko historialari eta politikaria (Bilbo, 1874 - Bilbo, 1936). Filosofia eta Letretako ikasketak Deustuan hasi eta Madrilen bukatu zituen. Euskal abertzaletasunaren jaiotzaren eta lehen garaipenen lekuko, ideia horien etsaia izan zen bizitza guztian. 1906an Errege Ordenaren bidez Bilboko alkate izendatu zuten. 1917. urte inguruan, Liga Monárquica de Vizcaya («La Piña») izenekoa sortu zen, eta Balparda horren buruzagietakoa izan zen. Liberalek eta industria burgesia handiak eutsita, talde honek abertzaleen aurkako eskuina biltzen zuen. 1919-1923 artean gorteetako diputatu izan zen Balmaseda aldetik. Errepublika garaiko autonomi estatutuen aurka altxatu zen. Sabinzaleen kontra jardutearren Bizkaiko historia ikertzeari ekin zion lehia handiz. Haren lanaren emaitza, Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros, hiru liburutan argitaratu zen (1923, 1933-34, 1945 bitan eta 1974an). Beste zenbait lan: El porvenir de la Villa, Plaza y Puerto de Bilbao y el Estatuto Vasco (1933), La Tercera República y la restauración del Estado Nacional (1935).
- balneoterapia
- baloi
- baloratu, balora, baloratzen
- balore
- balotzara
- Balparda Las Herrerías, Gregorio
- bals
- Balsas
- Baltasar
- Baltasar
- Balthus