baliokidetasun
iz. Baliokidea denaren nolakotasuna. v Mat. Baliokidetasun erlazioa. Baliokidetasun biunibokoa. Bi multzotako elementuen arteko erlazioa, bana banako izateaz gainera, elementu horien elkarrekiko kidetasuna ere gertatzen denean; bigarren multzoko bakoitzari lehenengo multzoko bat dagokionean gertatzen dena. Baliokidetasun unibokoa. Lehenengo multzoko elementu bakoitzari, bigarren multzoko elementu bat dagokionean. v Geom. Itxura desberdinetako irudi lauetan edo bolumen trinkoetan, azaleren berdintasuna.