Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

baliokide

izond. Balio berekoa dena.  v  izond. Kim. Beste batekin elkartzean konbinazioa eratzeko gorputz batek behar duen neurri txikieneko pisuaz esaten da. || Pisu hori adierazten duen zenbakia, eredu bezala hartutako gorputz batenaren araberakoa.  v  Geom. Azalera edo bolumen berdina baina itxura desberdina duten azalerez edo gorputzez esaten da.  v  Baliokide elektrokimikoa. Kim. Elektrolisian disoluziotik 1 coulombeko karga pasatzerakoan elektrodoan jalkitzen edo askatzen den gai kimikoaren pisua.  v  Baliokide kimikoa. Kim. Erreakzio batean hidrogeno atomo bat ordezka dezakeen edo hidrogeno atomo batekin konbina daitekeen gaiaren masa. Gai baten baliokide kimikoa bere masa bere balentziarekin zatituz lortzen da.  v  Baliokide izan. Gauza bat beste bat bezalakoa izan estimazioan, balio edo eragin berdina izan.