Balenziaga, Carmen
Gipuzkoar antzezlea (Zumaia, 1923 - Zumaia, 2000). 2000 urtea hasi berria zela hil zen bere jaioterrian azken urteotako euskal antzezlerik berezienetakoa: antzezle lanetan 65 urte zituela hasi zen Carmen Balenziaga. Zeregin horretan eman zituen urteetan, ETBko hainbat telesailetan hartu zuen parte Carmen Balenciagak, besteak beste 64, Jaun ta Jabe eta Benta Berri saioetan. Bizitza osoan dendari izan ondoren, erretiroa hartu ondoren aurkitu zuen bokazio berria herriko jubilatuen egoitzako Itzurungo Uhinak antzerki taldean. 1998an, Besarkada saria eman zion Euskal Aktoreen Batasunak.
- balenopterido
- Valentin, santua
- balentinita
- balentria
- balentzia
- Balenziaga, Carmen
- baleontzi
- Balerdi
- baleriana
- balerianato
- balerianazeo