Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balentinita

iz. Miner. Antimonio trioxidoa (Sb2O3). Zuria edo arrosa izaten da; batzuetan kolore nabarrekoa da. Diamante distira duten erronbo itxurako kristal moduan azaltzen da. Antimonioz osatutako beste zenbait mea deskonposatu ondoren sortzen da. Saxonia, Allemont (Frantzia), Constantina (Aljeria), Cervantes (Lugo) eta beste zenbait herritan izaten da. Exitela ere deitzen zaio.