Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bakri (Al-)

Teologo, olerkari, filologo eta zientzia gizon arabiar espainiarra (1040-1094). Idrisi-rekin batera, geografialari arabiar klasikorik handientzat hartua da. Bere obra nagusia, Bide eta erreinuen liburua (Kitab al-Mamalik wal-l-masalik), bere garaian ezagutzen zen mundu osoaren deskribapena da. Musulmanen munduaz aparte, Europa osoko berriak eta are eslaviarren artekoak ere ematen ditu. Jakintza hori guztia, ordea, Al-Bakrik ez zuen bere bidaietatik bildu, liburu eta idazkietatik baizik.