Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakante

iz. Erl. Bakanal jaietan esku hartzen zuen emakumea. Hasieran bakanteak Dioniso jainkoaren ninfa inudeak bide ziren; gero izen hori jainkoaren jarraigoko emakumeak (menadeak, thiadak, etab.), emakumezko apaizak eta haren misterio, dantza eta orgiak ospatzen zituzten emakumeak izendatzeko erabili zen. Antzinako zeramika eta eskulturetan bakanteak (edo menadeak, thiadak) erdi biluzik ageri dira, suhar, ilea harro, pizti larruz edo arropa arin gardenez jantzirik.