bakanal
iz. Erl. Bakoren ohorez erromatarrek egiten zuten jaia. Hasieran jai hauek biribilak osatuz dantzatzen ziren, Bako irudikatzen zuen bakarlari baten inguruan. Ezkutuko ugalkortasun erritu hauek gauez ospatu ohi ziren, eta lasaikeria nagusitu ohi ziren, askotan. Ezkutukoak izanik eta azpijoko politikorako egokiera zirelakoan, Erromako senatuak auzitara eraman zituen 7.000 lagun K.a. 186an. Auziaren ondorioz, Bakoren lau apaiz nagusiak, beste batzuen artean, burua moztera kondenatu zituzten, beste asko kartzelatu egin zituzten eta bakanalak debekatu. v Antzinako artean, gai hau erliebe eta ontzietan landua izan zen. Errenazimentuko eta Aro Modernoko artisten artean bakanalak inspirazio gai izan ziren berriro: Tiziano, Mantegna, Michelangelo, Carracci, Poussin, Rubens, Van Dyck, Fragonard…