Bajo Ulloa, Eduardo
Arabar gidoigilea (Gasteiz, 1969). Irudi eta soinu teknikaria da, eta Gasteizko Irudi eta Teknologia Berrien Zentroan egin zuen ikasketak. Zenbait film labur egin ondoren, lan nagusiak bere anaia Juanma Bajo Ulloarekin batera egin ditu. Zuzendari laguntzaile eta muntatzaile izan zen bere anaiak zuzendutako Akixo (1988) eta El reino de Víctor (1989) film laburretan, oso sarituak biak. Elkarrekin idatzi zuten biek Alas de mariposa film arrakastatsuaren gidoia (1991), besteak beste, gidoi original hoberenaren Goya saria jaso zuena; berriz ere elkarrekin idatzi zuten La madre muertaren gidoia (1993), nazioarteko 14 sari izan zituena. Bideoak eta bideoklipak ere ugari egin ditu, horien artean Airbag filmekoak.