Bailey, Roger
Estatubatuar artista (Hampton, Iowa, 1940). Nebraska-Lincoln Unibertsitatean graduatu zen eta Arte Ederretako master titulua eskuratu zuen 1969an. Harrezkero irakasle gisa lan egin du St. Lawrence Unibertsitateko Arte Ederretako sailean, Cantonen, New Yorken. Grabatu litografikoko eskolak, konputagailu bidezko grafikoei buruzkoak eta bideokoak eman ohi ditu, batez ere. Azken hamar urte hauetan Baileyren sormen lana ingurumenarekin zerikusia duten arazoak agertzen dituzten bideo proiekzioetan oinarritua izan da.