bagauda
iz. Hist. III. mendean, erromatarren aurka altxatu ziren Europa mendebaleko nekazariei eman zitzaien izena. Lehen matxinadak Galian gertatu ziren: Dioklezianok eta Maximianok garaitu ondoren, mendialdera jo behar izan zuten. V. mendean, berriz ere altxatu ziren bagaudak, Hispanian eta Galian, erabat ahuldurik zegoen inperio egituraren aurka.