Azuela, Arturo
Idazle mexikarra (Mexiko Hiria, 1938). 1980an Eleberri Sari Nazionala irabazi zuen Manifestación de silencio (Isiltasun Adierazpena) liburuagatik. Handik bi urtera Idazle Latinoamerikarren Konfederazioko presidente izendatu zuten, eta 1985az geroztik Mexikoko Akademiako kide da. Bere lehenengo eleberria –El tamaño del infierno (1973, Infernuaren neurria)– Mexikoko literatura garaikideko maisulantzat jo izan da. Haren ondoren idatzi zituen Un tal José Salomé (1973, José Salomé izeneko norbait) eta El matemático (Matematikaria).