azpi 2
iz. Edozein gauzatan, lurretik hurbilen dagoen aldea, behea; leku atzizkiez oso erabilia da, eta aginte, botere, heriotza eta kideko izen abstraktuekin, mendekotasuna adierazten du. || Izterra.|| Azpiak jan. a) Etxea zutik egotea nahi dute, eta bitartean hari azpiak jaten ari zaizkio. b) Azpijana egin. || Azpian hartu. Mendean eduki. || Azpiko arropa. Barneko arropa. || Azpiko gona. Soinekoaren, gonaren azpitik erabiltzen dena. || Azpikoz gora. Azpian ohi dagoena gainean dagoela; nahas-mahasean. || Azpitik eduki. Mendean eduki.