Azpeitia
Gipuzkoako udalerria (Urola Kosta). Altuera 80 m eta 70,1 km2. 1997ko datuen arabera, 13.610 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Auzoak: Aratz-Erreka, Loiola, Nuarbe, Oinaz eta Urrestilla. Izarraitz mendiaren azpian dago eta Urola ibaiak zeharkatzen du. Euskara, gipuzkera; hizkuntza banaketa 1996an: 11.565 euskaldun, 1.055 ia euskaldun eta 614 erdaldun. Industria herria da; altzari lantegiak dira nagusi. Aipagarriak dira Loiolako San Ignazio Basilika eta honako etxeak: Basozabal, Zuola, Enparan eta Antxieta (azken bi hauek XV. mendekoak). Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen Loiolako San Ignazio, 1491. urtean.