Azore Uharteak
(Port. Açores) Ozeano Atlantikoko uhartedia, Portugalgo herrialde autonomoa. 2.247 km2 eta 250.699 biztanle. (1984) Hiriburua: Ponta Delgada (São Miguel irla). Bederatzi uharte bolkanikok osatzen dute uhartedia: Santa Maria, São Miguel. Terceira, Pico, Faial, São Jorge, Graciosa, Flores, Carvo. Lurgintza mediterranear eta tropikalak. Arrantza. Turismoa. v Historia. Italiarrak XIV mendean bertan ibili baziren ere, portugaldarrak egokitu ziren Azore uharteetan (port. açor «mamutzar» [branka aztore]) XV. mendetik aurrera. Espainiarren mendean (1580-1640), Azore uharteak mendebaleko Indietarako pausaleku bihurtu ziren. Herrialde autonomoa osatzen dute 1980tik.