Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkoitia

Gipuzkoako udalerria (Urola-Kosta). Altuera 113 m eta 55,4 km. 1997ko datuen arabera, 10.248 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Auzoak: Arrieta-mendi, Izarraitz eta Ormaola-mendi. Izarraitz mendipean dago. Urola ibaiaz gainera, Igaran eta Katuin ibaiadarrak ere zeharkatzen dute herria. Euskara, gipuzkera; hizkuntza banaketa: 7.997 euskaldun, 965 ia euskaldun eta 1.070 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia industria da, metalurgia industria batez ere. Aipagarriak dira XVI. mendeko Jasokundeko eliza Euskal Herriko gotiko estilokoa, eta hainbat etxe eta oinetxe: Idiakez edo Etxebeltza, Balda, Floreaga, Insausti, Isasaga, Leturiondo, etab.