azimut
iz. Astr. Argizagi batetik igarotzen den zirkulu bertikala eta Ipar puntua bitarteko zerumuga arkua; Iparretik hasita erlojuaren orratzen zentzuan neurtzen da. Hala Iparra 0° da, Sortaldea 90°, Hegoa 180°, Sartaldea 270° eta Iparra berriro 360°. Lur neurketan zentzu berean hartzen dira neurriak, baina Hegotik hasita. v Azimut magnetikoa. Orratz magnetikoaren deklinazio angelua.