Azil, Mas d’
Frantzia hegoaldeko herria (Ariège). 1.568 biztanle. Herri honetan dagoen historiaurreko aztarnategiak eman dio izena Pirinioen alde bietara zabaldu zen Goi Paleolitoko (Madeleine aldia) eta Mesolitoko aldi edo kultura berezi bati: Azil aldia (industria mikrolitikoa, grabatuak eta oskoldunen, arrainen, txorien eta ugaztun txikien hondakinak).
- aziforo
- azigo
- Azikiwe, Nnamdi
- azikula
- azikular
- Azil, Mas d’
- azimut
- azina
- aziniko
- azino
- azinoblepsia