Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

auverniar

iz. eta izlag. Etnogr. Auvernian bizi zen Galiako herri bateko kideez esaten da. K.a. II. mendean, Galiako alde handi bat batu zuten beren agintepean. Erromatarrek, ordea, Erdialdeko Mazizora ohildu zituzten, Narbonensis probintzia osatu zutelarik. Vercingetorix buruzagi auverniarra gidari, altxatu ziren galiarrak K.a. 52. urtean, Zesarren aurka.