Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

autrigoi

iz. eta izond. Etnogr. Historialari greziar eta erromatarrek (Ptolomeo, Plinio, Mela, Tito Livio…) aipatu zuten tribu euskalduna, antzinako Euskal Herriko mendebaldean bizi zena. Autrigoniarren lurraldea Nerbioi ibaitik Kastro-Urdialitzerainoko kostaldetik egungo Enkarterri (Bizkaia), Arabako mendebalde, Mena haran (Burgos) eta Burgosko mendialderantz (Pancorbo, Briviesca) zabaltzen zen. Au(s)trigonia izen zeltikoak ekialdeko lurraldea adieraziko zuen (Kantabriaren ekialdeko lurraldea hain zuzen). Hirigune autrigoniarren artean Amanum Postus edo Flaviobriga (Bilbo?; Castro Urdiales?), Uxama Ibarca (Osma Gaubea), Virovesca (Briviesca) eta Solionca (Poza de la Sal) aipatu ohi dira.