Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

autoinmunopatia

iz. Med. Antigorputzak osatzean kopuruan nahiz kalitatean izandako aldaketak direla eta sortutako gaixotasuna; zelulak, organoak edo ehunak hondatzen dira gaixotasun honen ondorioz. Autoeraso bidezko gaixotasuna ere esaten zaio, eta mota horretakoak dira erreuma artritisa, miestenia larria, poliomiositisa, askotariko esklerosia, etab.